Iruñerrian Gaur 2014-03-21

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 21a

Iruñeko Udalean osoko bilkura: Hello haur eskolak zuzenean kudeatuko ditu udalak oposizioak hala erabakita. Simon Santamaria gaitzetsi du hirugarrenez udalbatzak. Ez da aurrera atera bazterketa politikoen aurka EH Bilduk aurkeztu duen mozioa, sozialistak abstenitu egin dira. Iruñean bihar euskararen aldeko manifestazioa: Rosa Ramos euskara teknikaria, Eneka Maiz UEMAko kidea eta Helios del Santo AEKkoa entzun ditugu. Duintasunaren Martxak bihar Madrilen: pobrezia areagotzen duten politiken aurka mobilizatzearen garrantzia nabarmendu du Solidari sindikatuko Pello Lasak. Eta Iritzien Plazan, gaur: Fernando Mendiola.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!