Iruñeko udaltzainburua inputatuta: Simon Santamaria eta bere lau goi kargu auzipetu ditu epaileak langileen eskubideen aurkako delituak egin dituztelakoan. Hilaren 27 eta 28an deklaratzera joan beharko dute epaitegira. EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Enrique Maia alkateari, eta behingoan kargugabetu dezala Santamaria. Herrialdeko politikan, Yolanda Barcinak dio ez dituela hauteskundeak aurreratuko" ez delako herritarrei arazoak sortzeko unea". LOMCEren aurkako batzar irekia antolatu dute hainbat eragilek larunbat goizean Katakraken. Iritzien Plazan, gaur: Gaizka Aranguren.