Euskarazko hitzak kendu dituzte Biomasaren azoka iragartzeko afixetatik

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 21a, 14:18

Gaur eman diote hasiera Biomasaren azokari. Baluarten izanen da gaur hasi eta larunbatera bitartean. Azoka iragartzeko afixetatik euskara kentzeko agindu du Iruñeko Udalak.

'Nafarroako baso biomasaren I. Feria. Energia alternatiboa eta ekonomikoa', horrela zioen Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatu duten feria iragartzen zuen kartelak. Orain baina, gaztelania hutsean irakur daitezke: I Feria de biomasa forestal de Navarra: una energia alternativa y económica. Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta hainbat elkartek antolatutakoa da azoka hori. Bultzatzaileek euskaraz eta gaztelaniaz iragarri zuten ekitaldia, baina, joan den astean desagertu zen egun batetik bestera afixetatik euskarazko esaldia, eta, hutsunea betetzeko, argazkia handitu dute, eta ekitaldiaren bi babesle berri agertu dira.

Afixa horren aurrean jarrita, borondate politikoa falta dela uste dute euskara arloan lanean dabiltzanek. Modu horretan, Iruñeko euskalgintzaren plataformako eledunak Maite Indak dio, legea ere ez dutela errespetatzen.

Azoka Nafarroako Ingurumen Baliabideen Nafarroako Zentroak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren fundazioa da, Iruñeko Udalarekin batera, eta Saltoki, Honeyweel, Giroa eta Smurfit Kappa enpresen babesarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!