Iruñerrian Gaur 2013-11-06

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 6a, 14:40

Nafarroako Gobernuaren bilera izan da gaur protagonista Iruñerrian Gaur. Hartu dituzten erabakiak eta hartu ez dituztenak. Izan ere, aurrekontu proiektua aurkeztekotan dira, epe muga gainditua dutelako, baina, ostiralerako utzi dute aurre proiektuaren aurkezpena. Gaur, Gobernuko eleduna Juan Luis Sanchez de Muniain aditu dugu UPNren eta PSNren arteko tira-biraz. Bestelakoetan, Metropoli Foraleko solasaldi politikotik atera ditugu oposizioko alderdien hitzak: langabeziaz mintzatu dira, SICAVez eta UPNren eta PSNren arteko harreman haustruraz. Etxe kaleratzeen gaia ere izan da gaur albiste. Sanduzelai auzoan bi etxe okupatu dituzte, hutsik daudelako duela hamabost urte eta Hipotekek Kalteturikoen Plataformak uste du, onartezina dela etxebizitzak hutsik dauden bitartean, jendea etxerik gabe gelditzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!