Zangozako Ikastola KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) kalitate adierazlea lortu duen laugarren ikastexe europearra da. Aztertutako eremu guztietan bikaineko kalifikazioa lortu du gainera. 3 eta 16 urte bitarteko 240 ikasle inguru dituen ikastola honek apustu garbia egin zuen kalitateraen alde 2002an proeiktu honekin hasi zen unetik. Akreditazio hau zer den, prozesua nolakoa izan den eta ikastetxeari ekarri eta ekarriko dizkion onurak azaldu digu Ruben Pisanok. Bera Zangoza Ikastolako irakaslea eta KEI egitasmoaren koordinatzailea da.