Ez dakit zer gertatuko den Donapearekin. Ez naiz igarle. Nahiago dut, aukeran, Donapea Institutua Donapean gelditzea, dirua sobran ez dugun garai honetan halako lekualdatze zentzugabe bat aurreztea.
Baina hemen sortua naiz, aspaldi samar, gainera, eta badakit zenbateraino diren hemen indar batzuk ahaltsu, eta noraino itzularazten ahal duten haizea beren alde.
Edonola ere, eta afera zertan amaituko den oraindik jakiterik ez dugula, deigarria da ikustea halako borrokaldietan sarri ibiltzera kondenaturik dirudien lur honetan indarrak inoiz ez bezala paretsu dabiltzala Donapeari dagokionez.
Eta akigarria da beste behin egiaztatzea zenbat energia xahutu behar izaten dugun lur honetan ongi antzean dauden gauzek okerragora ez egiteko.