Langabeziak behera egin du apirilean, baina 54.444 langabe daude Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioaren arabera. Nafarroako Kutxak ez dizkio Parlamentuari helarazi nahi erakunde horren aktak. Mahai eta Eledunen batzarrak txosten juridiko bat eskatu du. Enrique Maya Iruñeko alkateak dietak kontrolatzeko sistema berria aurkeztu die udal taldeei gaurko bozeramaileen batzordean. Iruñeko Udalak omenaldia egin dio Tomas Caballero zenari; 15 urte dira ETAk hil zuela. Eleak mugimenduak "babes sareak" sortzera deitu ditu herritarrak epaiketa politikoei aurre egiteko. Daniel Innerarity idazle eta filosofoa, Kulturaren Viana Printzea sariduna. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek.