Arratsalde.on 2013-02-28

Euskalerria Irratia 2013ko otsailaren 28a

TTIPI- TTAPA aldizkariaren azken aleaz aritu zaigu Aitor Arozena. Arkaitz Cano elkarrizketatu dugu, hitzaldia eman du gaur literaturaren inguruan. Unai Zabaletak  umore tonuan kontatu digu aktualitatea. Asoer Biurrun Korrikaren inguruan antolatu dituzten zenbait ekitaldiez aritu zaigu solasean. "Tutulia", poesiaren txokoan Angel Gonzálezen lana aztertu du Josetxo Azkonak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!