Santi Leone izan da gaurko Metropoli Foraleko lehen gonbidatua. Urte berriari begira, zortzi asmo azaldu dizkigu: lau on, eta lau gaizto. Bigarren orduan, Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak aukeraturiko atzerriko gabon kantuak entzun ditugu. Saioaren azken txanpan, EUskalerria Irratiaren 2012ko ekimen nagusiez aritu gara: Aukera On kanpaina, Entxuferik gabe gala, urteurreneko hitzaldiak...