Ezezagunak eta momentuz legalak diren drogak dira. ikertzen ari diren substantziak dira, haien eragin eta ondorio zehatzak ezagutzeko. "Hegoak" elkarteko Maite Zigandak ekarri digu hauen inguruko informazioa. Interneten bidez erosten dira eta taldeka kontsumitzen dira. Elkarte honek kontsumitzaileei drogen inguruko informazioa eta azterketa eskeintzen die, eta jaso dituzten eskaeren artean oso gutxi izan dira "research chemicals" izenekoak. Droga hauen kontsumoaren arriskurik handiena hauen ondorio zehatzak ezezagunak izatea da.