"Nafarroako Gobernuak orain arte egin ez duen lana ezinen du beregain hartu", hala esan du CRANA Fundazioko langileak, Jorge Iriartek. Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa da CRANA, duela hamaika urte sortua. Joan den astean jaso zuten langileek ere albistea; Fundazioa desagerrarazi egin du Gobernuak.