Urrian irailean baino 515 lagun gehiagok zuten izena emanda langabe moduan enplegu bulegoetan, Espainiako Lan Ministerioak gaur goizean langabezia erregistratuaren inguruan emandako datuen arabera. Azken zazpi hilabeteotan langabeziak Nafarroan gora egiten duen lehen aldia da. Igoeta %1ekoa izan da.