Ez, ez da sistema automatiko bat bertso baten hasiera ordenagailuan idatzita haren bukera ematen dizuna. Ez. Bertso Eskola Digitala Bertsozale Elkarteak eta EHUko Ixa taldeak abiarazitako proiektu berri bat da bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburuarekin.
Hor "Bertsotarako Arbel Digitala” bertsoak idazten laguntzen duen programa aurkituko dugu alde batetik eta bestetik, Bertsozale Elkarteak garatu eta elikatutako datu-baseei esker, Euskal Herri osoan zehar dauden bertso-eskolen berri eman eta bertsolaritzaren egoeraren argazkia erakusten duten mapak.
Honetaz mintzatu gara Arratsalde.on saioan Bertsozale Elkarteko kidea den Nere Erkiagarekin. Informazio guztia www.bertso-eskolak.com gunean aurkituko dugu.