Poeta zonbiak itzuli dira

Euskalerria Irratia 2001eko azaroaren 30a

Poeta zonbiak Euskalerria Irratira itzuli dira. Metropoli Forala saioan izan dira Hedoi Etxarte Lili Ederra eta Angel Erro errotikoa. Poeta Zonbien Klubeko hirugarren kidea, Emakume Bizarduna (Iñigo Astiz), ez da etorri: Depilacion Dermoestetican hitzordu atzera ezina zuen. Zonbiak Zinemaldiaz mintzatu zaizkigu, nagusiki: kalitateaz, glamourraz eta barrura begirako leihoez. Horretaz gain, Hedoik udazkenean Susa argitaletxearekin poema liburu berria plazaratuko duela jakin dugu. Eta Kirmen Uribek argitaletxe eta data berberetan eleberri berria karrikaratuko duela.  Aluak (Hedoiz ari gara) ez digu aurreratu nahi izan izenburua. Halaber, Angelek aitortu du berak sortu duela berdordino  hitza, Bernardo Atxaga eta anodino elkartuz, ramegante hitzaren sormen ereduari jarraituz. Gehiago jakin nahi baduzue, entzun solasaldia.

Argazkia: zonbiez eta Zinemaldiaz ari garela, ezinbestean, The walking dead pelikulako fotograma bat aukeratu dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!