Iruñean bildu dira EHNE sindikatuko kideak eta abeltzain andana. Supermerkatu handiek esnearen salmentarekin egiten dituzten praktika desegokiak salatu dituzte. Abeltzainek 0,32 euro jasotzen dute esne litroko, baina 0,44 euro kostatzen zaie ekoiztea. Kontsumitzaileak supermerkatuan 0,81 euro ordaintzen du esne litroa. Gehiegikeritzat jo dute jarrera hori eta abeltzainak hondamendira eramatea salatu dute.
Saltoki handiek esnearen prezioa jaisten dute kontsumitzailea erakartzeko helburuarekin eta horren ondorioz, esne sektorea hondamendira daramate. Horixe EHNE sindikatuak kritikatu duena. Baserritik bizi nahi du abeltzainak baina Nekazaritza Politika Bateratuaren norabidea aldatzen ez den bitartean abeltzaina hilzorian egonen da.