auzia

Euskalerria Irratia 2009ko aza. 20a, 10:47

Legearen altzoan, tokirik ez

Nafarroako Gobernuak behin eta berriro ukatu dio emititzeko lizentzia Euskalerria Irratiari. 2006an horren lekuko izan gara guztiok. Apirilaren 10ean ezagutzera eman zuen Gobernuak legezkotasunetik bazter utziko gintuela. Ebazpena bost hilabete beranduago iritsi da, irailaren 8an. Berriro bazterturik.

Egoskorkeria itsua

Euskalerria Irratiak ez du etsi legezko baimenaren eskean. Luze doan auzia izanik ere. Emisioak hasi baino lehenagotik egin zuen lehen eskari formala, Nafarroako Gobernuari oraindik Diputazio esaten zitzaionean, 1985an. Garai hartakoa ad cautelam eginiko eskaria izan zen, baimen banaketaren eskumenak Nafarroratu gabe baitzeuden. 1990ean, uhinetan bi urte generamatzanean, antolatu zen lehendabiziko banaketa. Ezezkoa erantzun ziguten, ez omen genuen geure solbentzia ekonomikoa frogatu.

Bigarren banaketa 1998an gertatu zen. Ordutik dator oraingo auzia. Iru?errirako bi irrati lizentziak nori eman Gobernuko Kontseilariak bere zuzendari nagusiarekin batera erabaki zuen, muzin eginez epaimahai teknikoak adierazitakoari.

Epaileek arrazoia eman ziguten

Auzitara jo zuen Euskalerria Irratiak. Zazpi urteko itxoinaldi luzearen ondotik, 2005eko abenduan, Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen 98ko banaketa hura. Berriro egiteko agindua eman zuen.

Neurrira egindako txostena

Bigarren aukera alferrik galdu du Nafarroako Gobernuak. Kosta ahala kosta bereari eutsi beharrez, ororen gainetik Euskalerria Irratia lizentziaren jabe egin ez zedin, konsulting etxe bati mandatua egin zion presta zezan agintariei komeni bezalako txostena. Horrela egin zuen lana Doxa etxeak. Faltsedadez betetako txostenak lehen eta bigarren postuan jarri ditu Opus Dei eta Net 21. Kontratrazio mahaiaren burua, 98ko lehiaketa erabaki zuen zuzendari nagusi bera izan da, Angel Sanz Barea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!