Idi gurdiaren soinua protagonista Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan

Euskalerria Irratia 2019ko api. 11a, 18:43

Xabier Erkizia, soinu artistak ikerketa sakona egin du gaur egun gure inguruan desagertua den soinu honen inguruan. 

Igandean, hilaren 14an, eguerdiko 12.30ean eta "Aperitifa" ekimenaren barruan, Xabier Erkizia lesakarra eta El Niño de Elche kantaorea arituko dura soinu berezi honen inguruan. 

Gaur egun aurkitzea kosta egiten den soinua, baina gure historian oso garrantzitsua izan dena da, Xabier Erkiziak azaltzen duen bezala: "Idi gurdiek, eta bereziki haiek eragiten duten soinu zatarrek, mendeetan zehar eta gizarte ezberdinetan, presentzia nabarmena izan dute. Brontze aroan jada topa daitezke gurdi hauen errepresentazioak, eta gure ingurunean aspaldian desagertu baziren ere, oraindik gaur egun munduko leku gutxi zenbaitetan entzun daitezke. Haien bidez, gure belarri garaikideekin, falta zaizkigun zaraten atzean gorde diren ahanzturak uler ditzakegu."

Emanaldi hau Nafarroako Gobernuak eta Huarte zentroak sustatutako ikusizko arteen laguntzen bidez jorratutako STRIDOR ikerketa egitasmoaren emaitza da. Proiektuak oraindik prozesuan jarraitzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!