Uharteko horma koloreanitzari gorria erantsi diote aurkakotasuna adieraziz. Aniztasunaren aldeko horma-irudia zuen Uhartek eta “zikindu” egin dute. Skolae hezkuntza programaren aurkako mezuak idatzi dituzte irudien gainean eta genero ideologiaren kontrako hitzak ere ageri dira kolore gorriz.