Uharteko Arte Garaikidearen Zentroaren kudeaketa berriko lehen urtea

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 18a, 19:54

Urte bat joan da Uharteko Arte Garaikidearen Zentroaren zuzendaritza talde berria lanean hasi zenetik. Patronatuaren balorazioa oso ona izan da eta ontzat jo du lau emakume zuzendarien lan ildoa. 

100 sortzaile baino gehiago pasa da zentrotik urte honetan, haien sorkuntza lana herritarrekin konpartitzeko. 

Datuekin batera, ezagutzera eman dute Bideolab eta Prinlab laborategi berriak, artista guztien eskura jarriak daudenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!