Barañaingo bideari jarraituko dio Uhartek. Bigantxak soltatzearen alde dauden ala ez galdetuko die herritarrei. Hautetsontziak gaur ireki, eta larunbatean itxiko dituzte.
Borobila izan zen ezezkoa Barañainen: %73,3 aurka azaldu ziren; alegia, 1.907 botoetatik 1.398k egin zuten ezezkoarekin bat. 20.468 biztanle izaki, %10,6 inguru bozka eman zuela uste dute.
Oraindik airean dago zer gertatuko den Uharten.