Gomazko piloten kontrako eta bestelako poliziaren aldeko giza-katea eginen dute Atarrabian

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 4a, 10:07

Argazkia: Ojo justizia plataformako kideen agerraldia.

Abenduaren 12an gauzatuko dute mobilizazioa, Ojo justizia plataformak bultzaturik, 17:00etan; orain hiru urte pilotakada baten ondorioz begi bat galdu zuen Aingeru Zudaireren alde egiten dute lan, halaber.

Aingeru Zudaire poliziaren indarkeria ondorioz kaltetutakoen zerrendako azken izan dadila. Horixe da Ojo justizia plataformaren xedea. 2012ko iraileko greba orokorrean jaso zuen gazteak pilotakada, eta horrek hauspotu du herrian bertan polizia ereduaren inguruko hausnarketak indarra hartzea.

Hala, batetik, "justizia" galdegin dute Zudairerentzat, bai eta kasua argitzea ere; bestetik, poliziak herritarren kontra "arma hilgarriak" ez erabiltzea.

Aldarrikapenak egikaritzeko bidean, mozioa aurkeztu zuten Atarrabian, Zizurren, Elortzeko bailan, Antsoainen, Burlatan eta Uharten, eta EH Bilduko, Geroa Baiko, Ezkerrako eta PSNko taldeen babesarekin aurrera egin zuen.

Horrez gain, herritarrei dei egin diete, hilaren 12an Atarrabian bertan eginen duten giza-katean parte hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!