Atarrabiako udalak 20.000 euro bildu ditu mezenasgoaren bidez zarzuela bat egiteko

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 18a, 11:27

Mezenasgo kulturalaren legeari esker egin ahalko dute Zarzuela El caserio; 245 lagunek eman dute dirua, dantza, korala eta antzerkia uztartuko dituen obra sortzeko.

Hilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean eskainiko dute; salgai jarritako 1.176 sarreretatik ia denak agortuta daude.

Maxi Oloriz izan da musika zuzendaria eta eszena zuzendaria Pablo Ramos. Atarrabiako San Andres koralak parte hartuko du, bai Mikelats dantza taldeak eta El Bardo eta Zarrapastra taldeetako antzezleek ere.

Euskal Herrian maitasunak eta indarrak duten "tradizioaz" mintzo da lana. Baserri bat utzi nahi dio herentzian gizon batek haren ilobari, baina, horretarako, bizitza xaloago bat eramatea eskatuko dio. Horixe istorioaren hari muturra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!