Etxegabetzeen inguruko protokoloa izanen du Uhartek

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 11:45

Argazkia: PAHren prentsaurrekoa, zor-kitapenaren inguruan.

Udalak ez ditu kaleratze prozesuak "bultzatuko" eta udal langileek ez dute parte hartuko; Nafarroan ekimen "aitzindaria" da.

Neurria biharko osoko bilkuran adostea da litekeena.

Etxebizitza eta gizarte zerbitzuetan dauzkan eskumenak aprobetxatuz ekidinen dituzte kaleratzeak. Halaber, inmobiliariei eta banketxeei eskatuko die "berehala" bertan behera uzteko lehen etxebizitza kentzeko prozesuak. Era berean, "etxebizitza bermatzeko neurriak" hartuko dituzte.

Txirotasun energetikoa ere izan du hizpide udalak: enpresek "geroz eta gehiago" irabazten duten bitartean, etxe askok energia gabezia dutela salatu du.

Protokoloak udalaren jabetzan dauden higiezinen %2 bideratuko ditu behar larrian daudenen egoera bideratzeko. Bigarrenik, Etxebizitza Bulegoa sortuko du. Horrez gain, udalak kreditu entitateekin elkarlana bideratuko du euren etxebizitza erreserba alokairuan atera dezaten. Amaitzeko, etxekaleratzeen kontrako mobilizazioekin bat eginen du.

Hala, "etxekaleratzerik gabeko herri" bilakatu nahi dute Uharte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!