Atarrabian alkate aldaketa izanen da. Azken lau urteetan Peio Gastearena Bildukoak gidatu du Atarrabiako alkatea. Hemendik aurrera, litekeena da Mikel Oteiza EH Bilduko zerrendaburuak hartzea makila. Hori gerta ez dadin, Atarrabian ordezkaritza lortu duten bertze talde guztiek ados jarri beharko lukete.
Bilduk 5 zinegotzi zituen lehen eta EH Bilduk 8 zinegotzi izanen ditu aurrerantzean. Haren gibeletik, Geroa BIk 3 izanen ditu, UPNk 3, Ezkerrak 2 eta PSNk 1.