Larunbatean “Museoen Gaua” Uharteko Arte Garaikidearen zentroan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 09:40

Bi ikuskizun izanen dira: musika garaikidea protagonista 19:00etako ekitaldian eta “musak” dantzari eta interpretazio lanetan izanen dira 20:00etakoan.

Museoen Nazioarteko Egunean ikuskizunak izanen dira Uharteko Arte Garaikidearen zentroan Museoen gaua ekimenean. Bi ekitaldi nagusi izanen dira: lehena, 19:00etan izanen da eta Martirologika izeneko drama eszenikoa eta musika garaikidea izanen ditu protagonista; bigarrenean “musak” izanen dira nagusi eta zentroan barrena zenbait ikuskizun eskainiko dituzte. Sarrera doanekoa da.

Lehen ekitaldian interpretazioan izanen dira Maite Larretxea (acordeoian), Maite Mikeleiz (akordeoian), Daniel Garcia (akordeoian), Iñaki Zugaldia (akordeoian), Iñigo Mikeleiz (akordeoian), Angela Irañeta (zeharkako txirula), María Morera (zeharkako txirula), Olatz Rojo (zeharkako txirula) eta Amanda Rollon (klarinetea). Narratzaile ariko dira Nerea Erbiti, Aurora Moneo, Ignacio Fernandez Galindo eta Pedro Torregrosa. Musika zuzendaritza Nekane Iturrioz eta Francesca Croccolinoren esku izanen da.

Musak ardatz izanen den ikuskizunean bestetik, Maria Arcos dantzaria eta Tommy Caggiani perkusionista izanen dira, Carmen Larrazen ikasleak, Uharteko Antzerki Tailerreko ikasleak  eta zine zuzendari Karlos Alastruey.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!