París 365k berriro zabaldu du San Andres Errota helburu solidarioekin

Euskalerria Irratia 2015ko api. 3a, 22:11

Tabernako etekinak jantoki soziala finantzatzera eta enplegua sortzera bideratu dira.

Gizakia Herritar Fundazioak eta Iruñerriko Mankomunitateak sinatutako hitzarmenari esker hiru lanpostu sortuko dira apireletik iraila arte.

Hil honen hasieratik errota zaharreko instalazioak bisitatu ahal izateaz gain, bisitariek edariak, pintxoak eta izozkiak dastatzeko aukera badute, hala nola taldeentzako otorduak enkargatzeko ere.

Maiatzetik aurrera doan esakiniko dira kultur jarduerak, kontzertuak, jaki eta edarien dastaketak, haurrentzako tailerrak eta proiekzioak, besteak beste.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!