The Trikiteens plaza taldea da. Kalejirak, jotak eta porrusaldak, jauziak, baltsak, mexikarrak eta dantzatzeko bertze pieza batzuk interpretatzen dituzte. Betikoak eta batzuk berriagoak. Batzuetan herri kantak aldatu egiten dituzte nortasun propioa emateko. Eta herri musikaren esentzia galdu gabe, erritmo azkar eta dibertigarriagoekin jotzen dituzte. Bertze batzuetan, talde modernoagoen bertsioak interpretatzen dituzte, pop, rock, punk eta ska erritmoak bezain askotarikoak, betiere publikoaren elkarreragina bilatuz. Kuartolegua jaialdiaren barruan:
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.