Tentsioa Eguesibarko osoko bilkuran Sarrigurengo ikastetxearen zatiketagatik

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 2a, 13:52
Osoko bilkura izan zen bart Eguesibarren. Arg:sarrigurenweb.com

Eguesibar Gara taldearen mozioa ez da aurrera atera: lan taldea osatzea eta hezkuntza komunitateari kontsulta egitea proposatzen zuen mozioak.

Oraingoz ez da lan talderik osatuko eta Sarrigurengo bizilagunei ez zaie galdetuko ikastetxearen zatiketa nola egitea gustatuko litzaiekeen. Horixe zen Eguesibar Gara taldeak mozio bidez proposatutakoa baina ez du gehiengorik izan aurrera eraman ahal izateko. Bi eraikin sortzeko aukera da Sarrigurenen bi ikastetxe izan daitezen. Dudak sortu dira, batzuek uste dutelako hobeki litzatekeela bi ikastetxe horiek ikas-mailen arabera banatzea eta modu horretan eredu desberdinen "elkarbizitza" sustatzea. Besteek ordea, "hizkuntza murgiltzea" ziurtatzeko ereduka eginen lukete banaketa.

Geroa Baik azaldu zuen atzoko osoko bilkuran Hezkuntza Departamentuarena zela eskumena eta dagoeneko lantzen ari dela gaia arlo desberdinetako agenteekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!