Aurrera egiteko akordioarekin gizarte politikak bultzatu eta gardentasunez ariko direla lehenetsi dute Geroa Bai, EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizur taldeak. 2015-2019 urteetarako akordioa da eta Gobernuak segituko duen lan ildoa jasotzen du.
Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak nabarmendu du, “ez da gutxiengo batzuen akordioa, baizik, Gobernu egonkorra izateko hitzarmena da”. Herritarren beharrak asetzeko bideratutako akordioa dela ere gaineratu du.