Francisco Javier Aguado Cornado da hildako gizonezkoa. Gidaria autoan zihoala gertatu da istripua atzo arratsaldean, Mutiloabeitin: errepidetik irten eta eskorga bat jo zuenean zendu zen. Istripua jazo den tokira joan ziren berehala larrialdi zerbitzuetako beharginak, baina ezin izan zuten deus egin gizonezkoaren bizia salbatzeko; bertan hil zen.