Hiru urtekoentzat laugarren lerroa lortzeko borrokan daude Ezkaba ikastetxeko gurasoak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 09:36

Aurrematrikulan, 78 familiek eman dute izena eta Hezkuntza Sailak hiru gela baino ez ditu ireki nahi. Zentroko Eskola Kontseiluak esan du haur horiek hartzeko aski gaitasun baduela.

Hiru urteko haurrentzat hiru gela sortu nahi ditu Hezkuntza Sailak, Ezkaba ikastetxea publikoan, baina gatazka sortu da: 78 familiek eman dute izena, eta, beraz, hiru gela sortuz gero, ume horietako batzuk kanpoan geratuko lirateke. Gainera, Ezkabako Eskola Kontseiluak adierazi du aski toki baduela, laugarren lerro bat hartzeko. Hezkuntzak, ordea, defendatu du Bernart Etxeparen, Buztintxurin eta Patxi Larraintzarren badela tokia, eta, beraz, bertara joan daitezkeela haur horiek. 

Lau haur geratu dira kanpoan. Zentroak oroitarazi du orain dela bost urte laugarren lerrorik ez badute ere, lehen bazutela.

Herenegun batu ziren gurasoak, aurrera begirako mobilizazioak zehaztu asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!