Aho batez gaitzetsi dituzte eraso sexistak Antsoaingo herritarrek. Atzo egindako elkarretaratzean, ostiralean bi adingabek pairatutako jazarpenak kritikatu zuten.
Egoeraren inguruko irakurketa kaleratu dute: "Ez diogu borroka egiteari utziko errealitatea aldatu arte. Indarkeria sexista egiturazkoa da eta sistema heteropatriarkala dauka oinarri. Horregatik, indarkeria sexistari aurre egitea botere harremanei eta balore patriarkarrei kontra egitea da".