Erlojuan 18:00ak jotzean, suziria lehertuko dute Berriozarren eta igandera arte luzatuko diren festei emanen diete hasiera. Gauean adin guztietako ekimenak daude: udal egitarauaren barruan Edelweiss erromeria taldea; txosnetako egitarauan, karaokea eta presoen aldeko ekitaldia.
Gainontzeko egunetan ere izanen da zer ikusia: bertso poteoa, herri bazkariak, herri dantzak, zezensuzkoa, jotak...
Udal egitaraua osorik ere eskuragai dago, eta loturak sartuta irakur daiteke osorik.