Berriozarko trenbidearen pasagunea gurutzatu behar dute egunero autoek eta oinezkoek. Segurtasuna zalantzazkoa den honetan, Adif enpresak oztopoak antzematen dituen instalazioa jarriko du. 140.000 euroko inbertsioarekin eginen ditu segurtasunerako hobeak izanen diren instalazioen ezartzea.