"Bidezko ekonomia, demokratikoagoa eta ekologikoagoa lortzea da azoka honen helburua", hala azaldu du Carlos Rey antolatzaileetako batek. III. Azoka Soziala izan da asteburuan. Kolektibo ugarik antolatua, Iruñeko Udalaren eta REAS taldearen babesa izan du. Artisau postuak, apaingarrienak, elikagaienak eta jantzienak izan ziren Antsoaingo Lpurbide plazan. Txanpon berezi baten bitartez egin ahal izan ziren trukeak.