Litekeena da Ander Oroz Volkswageneko langilea eta EH Bilduko zerrendaburua izatea Antsoaingo hurrengo alkatea. Orain arte, 1991n Antsoain zendeatik bereizi zenetik, PSNko alkate bat izan dute herrian. Baina hauteskunde hauek aldaketa ekarri dute. EH Bilduk (6) aurrea hartu baitio PSNri (5). Haien ondotik, Ezkerrak 3 zinegotzi erdietsi ditu, Geroa Baik 2 eta UPNk 1.