“Kantautore izan naizen 17 urteotan ez dut sekula musikari onenen beroa sentitzeari utzi”, hala nabarmendu du Mikel Urdangarinek bere azken lanaren inguruan galdetuta. “Esentzia berreskuratzeko lanean aritu naiz; ni neu musikaren bidez adierazteko gai izatea; bakarrik bidaiatzeak duen arriskuarekin, jakinda, ez dela azken geldialdirik izanen”, gaineratu du kantautore bizkaitarrak.
Mikel Urdangarin 2015 izena darama Urdangarinen azken lanak. Horixe da Antsoaingo antzokian aurkeztuko duena ostiralean 20:30ean. 10 euroren truke eskuratu daitezke sarrerak.