Egunerokoan Eguesibarren bizi diren herritarrak euskara erabil dezaten bultzada izan nahi du. Izan ere, herritar gero eta gehiago bizi da bailaran, D eredura doaz haur eta gazte asko eta gurasoak ere euskaradunak dira.
Euskarazko ekimenak eta ekitaldiak etorkizunean planifika daitezen hiru hitzordu izanen dira jendearen parte hartzea eskatzen duena. Euren beharrak ezagutu eta euren nahiak ezagutzeko aukera emanen dute hiru sesio horiek.
Lehen hitzordua larunbatean izanen da. Prozesua aurkeztu, ideiak partekatu eta zenbait erabaki hartuko dituzte. Azaroaren 5ean izanen da bigarren hitzordua, lan ildoak zehaztuko dituzte. Azaroaren 19an izanen da hirugarrena, antolakuntza nolakoa izanen den aztertuko dute. Goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko lehen ordurarte izanen dira bilduta. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dute.