Errefuxiatuen aldeko elkartasun jaialdia

Errefuxiatuentzako kanpalekuak. Arg: Nafarroako Gobernuz Kanpoko Suhiltzaileak.

Nafarroako Suhiltzaileek eta Eguesibarko udalak antolatu dute errefuxiatuen aldeko elkartasun jaia. Uztailaren 1ean izanen da Sarrigurengo karpan. 

Uztailaren lehenengo egunean, ostiralarekin, Sarrigurenek errefuxiatueko bat eginen du. Nafarroako Suhiltzaileen Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Eguesibarko Udalak elkartasun jaialdia antolatu dute. Arratsalde guztirako ekitaldiak antolatu dituzte: erakusketa, tonbola, puzgarriak, kale-antzerkia, jolasak eta baita kontzertu sorta ere. "Jendea kontzientziatzea nahi dugu elkartasun jaialdi honen bidez", argitu dute suhiltzaileek. "Errefuxiatuen krisiaz ohartarazi eta laguntza ekonomikoa eskuratzea ere bada xedeetako bat, gerretatik ihesean dauden herritarrei laguntza eman ahal izateko".