513 boto jaso dituzte, herri galdeketan, eta horietatik 500 dira balidoak. Hamaihur kanpo geratu dira, boto emaileak ez baitzeuden erroldatuta. Aipatzekoa da aukera bati baino gehiagori eman ziezaioketela babesa.
Hala, eskolako patioa ixtearen alde azaldu dira 192 lagun. Parke bat estaltzearen alde, aldiz, 175. Hirugarren postuan geratu den proposamena: eskolako frontoia estaltzea.