Eguesibarko Udalak euro bat emanen du biztanle bakoitzeko errefuxiatuei laguntzeko

Arg: haurraldefundazioa.org

20.256 euroko diru laguntza bideratu du Idomeniko errefuxiatu zelaian dauden 14.000 pertsonentzat.

Eguesibarko Udaleko Hezkuntza, Kirol, Haurtzaro, Gazteria eta Helduaroaren Batzordean aho batez onartutako irizpen honen arabera,  diru laguntza hori Refugee Care izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez helaraziko zaie errefuxiatuei.