Gardentasun aktiboa, giza eskubideen bermea, enpleguaren sustapena eta elkarbizitzaren onerako den auzolagun guztien parte hartze eredua dira gaur lau indar hauek sinatu duten itunaren oinarriak.
Hitzarmen hau izanen da gobernagarritasun plan baten abiapuntua, sinatzaileek jakitera eman duten bezala.
Udal zerbitzuen kudeaketa publikoa bultzatzea eta Nafarroako Gobernauri laguntza toki entitateei sostengu handiagoa ematea dira akordioaren beste puntu batzuk.