Sarriguren dantzan, Sortzen Jaiaren bideoklipean

Oskar Estanga bertsolari musikariak egin du kanta. Maiatzaren 17an ospatuko dute euskal eskola publiko berriaren aldeko jaia.

Gero eta gutxiago falta da. Sanferminetarako, bai, baina baita Sortzen Jaia ospatzeko ere. Maiatzaren 17an Sarrigurenen eginen dute euskal eskola publiko berriaren aldeko festa. Eta dagoeneko motorra berotzen ari dira. Aste honetan eman dute ezagutzera jaiko bideoklipa. Oskar Estanga bertsolari musikariak sortu du abestia: Euskal eskola berria sortzen, Sarriguren. Eta Sarrigurengo ikastetxe publikoko dozenaka ikasle, guraso eta irakasle egin dute dantza.