Errekurtsoa jarriko du Geroa Baik argitu dezaten Andiaren ardura lehentasunezko partaidetzen kasuan

Nafarroako Auzitegiko erabakiari jarriko dio errekurtsoa ez dituelakoan auziaren aspektu guztiak aintzat hartu.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Josetxo Andia Eguesibarreko alkate ohia. Epaiaren arabera, Andiak ez zuen diru publikoa bidegabe erabili eta ez zuen ez iruzur ez prebarikazio deliturik egin Andacelay elkarte publikoaren bidez Catalunya Caixako ekarpenak erosi zituenean; 100.000 euro inguru erabili zituen eta udalbatzari ez zion inbertsio horren berri eman, epaiketan aitortu zuenez. Geroa Baik dena dela errekurtsoa jarriko du Auzitegi Gorenean auziaren aspektu guztiak aintzat hartu ez dituztelakoan. Lehentasunezko jo du koalizioak: “Berreskuratu behar dugu Josetxo Andiak gaizki erabilitako diru publikoa, Eguesibarko bizilagunei dagokiena delako”.

Lehentasunezko partaidetzaren auzian baloratu ez dituzten alderdiak daudela uste du Geroa Baik. Horrez gainera, beste eskaera bat ere jarri du mahai gainean: Andacelay S.L enpresako batzordean  proposatuko du, enpresak berak  Josetxo Andiari esleitu zizkion 61.381 euroak Eguesibarko herritarrei itzultzeko.