Bazkidetu

Piztu irratia, euskara, komunitatea, euskaldunon hiri buruzagia. Komunitatearentzako komunikabidea, euskaldunok informazioa, iritzia eta sormena trukatzeko gunea izaten jarraitu nahi dugu. Haatik, zure laguntza beharrezko dugu.

 

%80ko zerga-kenkaria

Berri ona, bazkide! Zuk diru gutxiago jarrita, irratiak laguntza handiagoa jasoko du. Denok irabazle!

Aurrerantzean zure ekarpenaren %80 bueltatuko dizute errenta aitorpenean, Euskalerria Irratia Fundazioa MEKNA proiektu izendatu dutela eta: zure laguntza inoiz baino eraginkorragoa izanen da.

Piztu irratia, euskara, komunitatea, euskaldunon hiri buruzagia. Komunitatearentzako komunikabidea izaten jarraitu nahi dugu, euskaldunok informazioa, iritzia eta sormena trukatzeko gunea izaten jarraitu nahi dugu. Horregatik zure laguntza beharrezkoa dugu.

 

Ekarpena egiteko hainbat aukera

 

Bazkideek urtean 250 euroko ekarpen arrunta edo 300 eurokoa egiten dute, baina ekarpen hori gauzatzeko lau modu daude.

A) 250€ euroko kuota: ordainketa bakarrean 250€, bitan 125€, lautan 62,5€ edo hamabitan (hilean) 20,8€.

B) 300€ euroko kuota: ordainketa bakarrean 300€, bitan 150€, lautan 75€ edo hamabitan (hilean) 25€.

 

Datuen fitxa zuk zeuk bete dezakezu, baina ekarpena egitea ahalik eta errazena izan dadin, nahiago baduzu, bete harremanetarako fitxa eta gu jarriko gara zurekin kontaktuan.

Edozein zalantza izatekotan, jarri gurekin harremanetan 948 17 01 51 telefonoan edo admin@euskalerriairratia.eus helbidean.

Bazkidetu zaitez

 

Euskaldunontzako balio erantsia

 

Zerga-kenkariez harago, Euskalerria Irratiaren bazkide izateak badu plus garrantzitsu bat: balio erantsia ematen diozu Iruñerrian euskaldun izateari; izan ere, Euskalerria Irratiak Iruñerrian beste inork baino tokiko programazio zabalagoa eskaintzen du (erdal irratiak barne, jakina).

Beste inork baino kolaboratzaile gehiago ditu: jakintza alor, adin eta joera ideologiko askotako 200 kolaboratzaile boluntario (altxor ordainezina, zentzu literal zein figuratuan). Beste inork baino argiago erakusten du (iraganeko lizentzia debeku guztien azpitik) zeinen ahaltsu eta eskuzabala den euskaldunon komunitatea.