Abenduko eta Eguberrietako jai egunak direla eta, Aldi Baterako Aparkatze Murriztuko Eremua indarrik gabe geldituko da 2015eko abenduaren 2ko 21:00etatik 2016ko urtarrilaren 6ko 21:00ak arte eta autoak aparkatu ahal izanen dira murrizketarik gabe. Hori da Barañaingo Udalak onartu duen neurria datozen egunetarako.