Barañaingo Udalak herriko euskaldunen fitxategia sortuko du

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 11a, 18:08

Hilaren 20ra arte jasoko dira galdetegiak. Fitxategiaren bidez kanpaina, ikastaro eta programen berri helarazi nahi zaie euskaldunei. 

Udalak dituen baliabideak hobeki kudeatzea eta interesatuta egon daitezkeen hiritarrei informazioa helaraztea da ekimen honen helburua.

Galdetegian euskaraz hitz egiteko, ulertzeko eta idazteko gaitasunei buruzko galderak biltzen dira. Erantzunak ematea erabat borondatezkoa bada ere, Barañaingo Udalak herritarrak animatu ditu fitxategian parte hartzera.

Galdetegiak udalaren euskara zerbitzuaren bulegoan, osasun etxeetan eta ikastetxeetan jasoko dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!