28 urteko motorzale bat hil da lantegi bateko hormarekin talka egin ondoren

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 19:44

Orkoiengo Ademobel altzari fabrika. Argazkia: Google.

Orkoiengo Agustindarren industrialdean dagoen Ademobel lantegian izan da istripua gaur goizean. 

Foruzaingoa ikertzen ari den arrazoiengatik, motorzaleak ibilgailuaren kontrola galdu du, Ademobel lantegiko horma baten aurka joaz.

Izenaren inizialak D.M.R. zituen istripua izan duen gizonak eta Iruñeko bizilguna zen.

112 larrialdietarako zerbitzuak goizeko 11:56etan hartu du istripuaren abisua. Jarraian DYAko anbulantzia eta Foruzainen unitate bat bidali dituzte industrialdera. Nafarroako Erietxera eraman dute zauritua baina hara iritsi eta denbora gutxira zendu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!