Hodei magoak sentsazioak izeneko magia ikuskizuna eskainiko die lau urtetik gorako txikiei. Arratsaldeko 18:00etan Atarrabiako Kultur Etxean.
IzAdi natura da euskaraz; oda bat da zentzumenen munduari, paisaia soinudun bat eta zentzumenezko bidaia bat gorputzaren hizkuntza primitiboaren bidez. Mugimenduz, kolorez, soinuz eta ehunduraz betetako eta arima ferekatzen duten olerki bisual laburrak ikusiko ditugu bata bestearen atzetik. Urte batetik seira bitarteko haurrentzat, arratsaldeko 18:00etan Zizur Nagusiko Kultur Etxean.