Super-gizakiak euskal gatazkan nahastu zirenetik gauzek okerrera egin dute gurean. Fisio, Fusio, Depresore, Lady Toledo, Barrenero, Atari, Zatiki, Porlana eta Makadama, besteak beste, irtenbide bat aurkitzen saiatuko dira, nor bere modura, gure historia hurbilaren labirintoan zehar. Iban Zalduak Botere handi batek komikia aurkeztuko du Karrikiri elkartean arratsaldeko 19:30ean.
Karrikirik, Pamiela argitaletxearekin eta Nafarroako Liburutegiarekin batera, MO. Behi euskaldun baten memoriak liburuko ilustrazioekin erakusketa antolatu du. Iruñeko Nafarroako Liburutegian maiatzaren 10era bitarte dago ikusgai. MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |